Urgazi bikain, Arrigorriagako duatloian
Larunbatean, apirilak 21, dualtloi luzeen Euskadiko lehen proba jokatu zen. Arrigorriagan 149 lagun bildu ziren orain arteko lasterketa gogorrenari ekiteko. 7 neskak hartu zuten parte. Lasterketaren lehen zatian 14 km egin zituzten korrika, ondoren 57 km bizikletan eta azkenik, beste 7 km berriro ere korrika. Guztien artean Urgaziko 4 kide aritu ziren. Ibon Gabilondok oso marka ona egin zuen 13. postuan sailkatuta. Imanol Rodriguezek, berriz, ezin izan zuen proba amaitu. Hona hemen denbora eta sailkapenak:
Postua | Izena | Denbora |
13 | Ibon Gabilondo | 03:04:31 |
41 | Jose Antonio Ruiz del Rey | 03:16:16 |
80 | Jon Revert | 03:26:07 |
Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/arrigorriaga_archivos/MASCULINA.pdf
Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00
Iruzkinak
Utzi iruzkina: