Plentziako igeriketa-zeharkaldia
Uztailaren 11n, igeriketa-zeharkaldia izan zen, Plentziako herri ederrean. 2010 metro inguru egin zituzten igerilariek, hondartzatik atera eta errekan barrena.
183 mutil eta 52 neska aritu ziren guztira eta tartean Julen Hernandez elgoibartarra. Igeriketa-zeharkaldi gehienak bezala, irteera nahiko kaotikoa izan zela esan digu: jende asko eta lehen metroetan denak elkar joka. Hondartzan itzuli txiki bat egin zuten lehenengo eta ondoren ibaian behera abiatu ziren. Uraren tenperatura ona izan zela esan digu eta itsasoa ere bare zegoela. Elgoibartarra 84. postuan sailkatu zen eta uste baino denbora hobea egin zuen gainera. Almedin Mustafic getxotarra izan zen probako azkarrena (24:33) eta nesketan, Oihane Berganzo portugaletetarra (28:18) nagusitu zen.
Postua |
Izena |
Denbora |
84 |
Julen Hernandez |
34:16 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: