Minutu 1 eta 6 segundo

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-07-04 00:00

Frankfurteko ironmana

Minutu 1 eta 6 segundo, horixe falta izan zaio Eneko Llanos gasteiztar triatleta handiari Europako Ironmana irabazteko. Europako Ironman Txapelketa jokatu dute gaur, uztailak 5, Frankfurten, Alemanian: 3,8 km igerian, 182 km bizikletan eta 42,195 km korrika. Lasterteka osoan gasteiztarra aurretik joan da baina korrika, azken unean, 2007ko txapeldun Timo Bracht alemanak aurrea hartu dio. Lehia estua izan da oso, eta azkenean bigarren izan da Eneko. Hector Llanosek hamazazpigarren egin du. Emakumezkoetan Sandra Wallenhorst (8:58:08) alemana izan da nagusi.

Postua
Izena Denbora
1
Timo Bracht 7:59:15
2
Eneko Llanos
8:00:21
17
Hektor Llanos 8:46:42

El mundo


Utzi iruzkina: