Larratxoko herri krosa
8,5 eta 10,5 kilometroko lasterketa gogorra izan da gaur Donostian, Larratxo auzoan. Egia esan, gaurkoan lasai joan naiz, oso jende gutxi egongo zelakoan. Eta bai, 30 lagun baino ez, 5 neska eta 25 mutil. Baina a ze maila! Rosi Talavera eta Claudia Behobide!
Larratxoko parke polit bati lau itzuli eman dizkiogu neskok; mutilek, berriz, 5. Ibilbide gorabeheratsua zela esan didate hasi aurretik, baina ez nuen espero Marino Lejarretaren amesgaiztoetako aldapa lau aldiz korrika igo beharko nuenik! Majo sufritu dugu, baina tira, giro paregabea zegoen eta amaierako oparitxoekin dena ahaztu zaigu.
Nesken podiuma (8,5 km):
Postua | Izena | Denbora |
1 |
Claudia Behobide |
34:27 |
2 |
Rosi Talavera |
35:42 |
3 |
Ainhoa Lendinez |
37:27 |
Mutilen podiuma (10,5 km):
Postua | Izena | Denbora |
1 |
IƱaki Lopetegi |
37:27 |
2 |
Josetxo Bakeriza |
37:57 |
3 |
Oier Alberdi |
39:32 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: