Igor Elizburu, Treparriscosen
Ekainaren 23an, Quebrantahuesos lasterketarekin batera, Treparriscos ere izaten da Sabiñanigon (Huesca). Quebrantahuesos baino lasterketa motzagoa da Treparriscos baina 90 kilometroko ibilbidean 965 metroko batez besteko malda izaten dute guztira. Igor Elizburuk gurpildun aulki berezian hartu du parte bertan. Beste hiru lasterkarirekin batera helmugaratu zen: 5 ordu, 54 minutu eta 12 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta Quebrantahuesos lasterketaren sailkapen orokorrean 999. postua lortu zuen. Zorionak Igor!
Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00
Iruzkinak
Utzi iruzkina: