Ibon Gabilondo, Mimizanen
Urgaziko kide Ibon Gabilondo Mimizango triatloian izan zen atzo, Maiatzak 27. Landetan dago Mimizan, Mont de Marsan distrituko kantoi bat da. Proba laburra izan zen atzokoa: 1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta beste 10 km korrika. Guztira 1100 lasterkari baino gehiago elkartu ziren Mimizanen, asteburuan hainbat proba egiteko, eta proba motzean, 289 lagunetik 18. egin zuen Ibonek helmugan.
Oso maila oneko jendea omen zegoen, euskaldunak tartean (Jon Unanue ezaguna, besteak beste). Ibonek esan digunez, batez ere korrika, oso gustura aritu zen, kilometroko 3,5 minutuko batez bestekoa egin zuen 10 km-ko tartean. Bizikletako ibilbidea laua zen eta ohi bezala sektore horretan ere oso ondo moldatu zen Urgazikoa.
Postua | Izena | Denbora |
18 | Ibon Gabilondo | 02:02:02 |
Denbora zehatzak:
Atala | Denbora | Distantzia |
Igerian | 00:24:33 | 1,5 km |
Bizikletan | 01:02:24 | 40 km |
Korrika | 00:35:05 | 10 km |
Sailkapen osoa: http://www.au4etop.fr/mimizan07.htm#table6
Iruzkinak
Utzi iruzkina: