Hasiberriak indartsu

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-06-09 00:00

Bermeoko triatloia
2008-2009 denboraldian Urgazi indartu egin da bi kide sartuta. Mikel Etxabe elgoibartarra eta Mikel Calvo plaentxiarra dira kide berriak eta oso fin hasi dira. Biek ala biek hartu zuten parte Deba-Itziar triatloian eta azken asteburuetan ere bi probatan aritu dira. Mikel Etxabe Bermeoko triatloi sprinean (750-22-5) izan zen maiatzaren 30ean, larunbata. 18 neska eta 149 mutil izan ziren guztira, eta Sylvain Sudrie (1:11:12) eta Judit Saizar (1:27:50) izan ziren garaile. Mikel Calvo, berriz, Ondarroako triatloi olinpikoan (1,5-40-10) izan zen, ekainaren 6an, lehenengoz distantzia horretan. Luzetxoa egin omen zitzaion baina primeran amaitu zuen proba. Mikel Elgezabal (1:55:24) eta Ana Casares (2:16:38) izan ziren garaile, eta guztira 220 mutil eta 22 neska izan ziren proban.

Bermeoko triatloia (750-22-5):

Postua Izena Denbora
129
Mikel Etxabe
1:44:14
Sailkapen osoa

Ondarroako triatloia (1,5-40-10):
Postua
Izena Denbora
134
Mikel Calvo
2:23:08

Sailkapen osoa


Utzi iruzkina: