Ekainaren 29an, Nahaste Borraste

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-06-28 00:00

Ekainaren 29an, ostirala, Elgoibarko triatloi herrikoia izango da, Nahaste Borraste ezaguna, alegia. Kimetz elkarteak XXIII.ez antolatutako proba 19:00etan hasiko da, Foruen Plazan.

Parte-hartzaileek 7 km egin beharko dituzte lehenengo bizikletan. Ondoren, plazan bertan, hareazko zaku bat lepoan hartuta, 400 metroko bidea egingo dute. Azken zatian, berriz, 2 km eta erdiko korrikaldia izango da kalez kale.

 

Nahaste Borraste

Joan den urtean David Conde (18 minutu eta 45 segundo) eta Amaia Revert (25 minutu eta 36 segundo) izan ziren garaileak, baina errekorra Martin Dominguezek du oraindik, 2003tik (18 minutu eta 35 segundo).

Animatu, eta parte hartu!


Utzi iruzkina: