Debako II. igeriketa-zeharkaldia
Astebetez zain egon ostean, gaur jaso ditugu Debako II. igeriketa-zeharkaldiko sailkapenak. Dena den, hainbat eta hainbat igerilariren denborak falta dira. Antolatzaileek hauxe esan digute:
"Sailkapenean arazoak izan ditugu. Etorri
ziren lehenei denbora zuzen jaso zitzaien baino gero nahasketa izan gendun eta
orain hori konpontzea ezinezkoa da. Datorren urtean beste era batera egingo
dugu."
"Ekin euskaraz kirolari" programaren barnean, 1.800 metroko igeriketa proba ederra izan zen uztailaren 19an, Debako hondartzan hasita. Igeriketa-zeharkaldien denboraldia bete-betean da eta asteon hitzordu nagusietakoa izango da jokoan; Getaria-Zarautz klasikoa. 6 elgoibartar izan ziren guztira: Asier Arzamendi, Ibon Gabilondo, Jose Angel Agirre, Jose Antonio Agote, Julen Hernandez eta Lidia Bakaikoa, baina esan bezala, ez dira sailkapenean ageri. Aitzol Arrillaga izan zen azkarrena, 22 minutu eta 35 segundo behar izan zituen proba amaitzeko.
Sailkapen osoa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: