Bilboko gau-maratoia
Orduetan korrika egitea ez omen da nahikoa, eta Bilbon gauez egiten dute! Urtetik urtera gero eta indar handiago du gaueko maratoiak. Arratsaldeko 20:15ean abiatu ziren larunbatean, urriak 24. Hunkigarria izan ohi da, neguko isiltasuna zapatila hotsek apurtzen dutela, Bilboko kale nagusietan barrena ehunka lagun korrika ikustea. Thomson Cherogonyk ez du aurkaririk izan, aise nagusitu zen lasterketan (2:14:08). Nesketan Loli Benitez izan zen azkarrena (3:12:14). Elgoibartik badakigu hainbat lagun izan zirela, eta eskertuko genizueke horien berri ematea. Jose Antonio Ruiz 20. izan zen helmugan. Zorionak!
Postua |
Izena | Denbora |
20 |
Jose Antonio Ruiz |
2:46:58 |
135 |
Asier Arrieta |
3:13:09 |
Sailkapen osoa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: