Asturias bizikletan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-07-23 00:00

Hainbat elgoibartarrek Asturiasen igaro zuten ekainaren 13-14ko asteburua, bizikletei pedal-kolpe gogorrak ematen. Urtero egin ohi dute irteeratxo bat, herrian landutakoa Pirinioetako eta inguruko mendate pikoenetan probatzeko. Lehengo urtean Larrauko gain gogorrari eraso zioten, besteak beste; aurten, berriz, Asturiasera jo dute.

Asteburua Asturiasen
Lehen egunean Potes eta Cangas de Onis arteko ibilbidea egin zuten, tartean San Glorio mendate ezaguna igota. Hurrengo egunean, berriz, Covadonga laku garaietara egin zuten. Mendate hori oso da ezaguna, 19 kilometroan %11ko malda gogorrak ere badauzka -eta tartean. Gogorra benetan elgoibartarron saiakera!

Asteburua Asturiasen
Diario Vascoko berria


Utzi iruzkina: