Arkaitz Irureta, Candanchun
Aurtengoa ez da oso urte ona izan eskizaleentzat, elur gutxi egin duelako, baina azkenean gozatu ahal izan dute. Joan den asteburuan Iraupen Eskiko probak izan dira Candanchuko pistetan. Argentina, Andorra eta Espainiako eskiatzaileen artean euskaldunak ere ibili ziren, eta tartean, Arkaitz Irureta elgoibartarra. Larunbatean 10 km-ko ibilbidea izan zuten, estilo klasikoan. Eguraldia ez zuten aldeko izan, lainoak eta euriak elurra gaiztotu zuten eta horren ondorioz igandean baino marka kaskarragoak egin zituzten. 22 lagunek hartu zuten parte. Igandean hobeto aritu ziren, luzera bereko ibilbidea izan arren, estilo librean eta tenperatura altuagoarekin aritu zirelako. 29 lagun izan ziren guztira eta Arkaitz 27.a izan zen helmugan. Eibarko Club Deportiboarekin joan zen Arkaitz, beste hiru lagunekin batera. Hona hemen denbora eta sailkapena:
Postua | Izena | Denbora |
22 | Arkaitz Irureta | 00:54:22 |
27 | Arkaitz Irureta | 00:36:06 |
Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00/
Iruzkinak
Utzi iruzkina: