Amaña-Urko-Amaña

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-07-11 00:00

Joan den larunbatean, uztailak 11, Amaña-Urko-Amaña lasterketa izan zen, Eibarren. 16 lagunek hartu zuten parte 6 kilometroko mendi-lasterketa gogorrean. 650 metroko malda metatua gainditu behar izan zuten guztira, eta beroa etsai izan zuten arratsaldeko 18:00etan abiatu zen proban. Joseba Azpeitiarra izan zen azkarrena, Unai Bengoa 2008ko txapelduna bigarren sailkatu zen eta Jon Revert elgoibartarrak osatu zuen podiuma, hirugarren helmugaratuta. (sailkapenak aurki)
Honi lotutako berriak


Utzi iruzkina: