4 elgoibartar, Eibarko duatloi gogorrean

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-05-05 00:00

Maiatzaren 5ean Eibarko duatloia jokatu da. Euskal Herriko duatloi zirkuituko probarik gogorrena dela diote askok, batez ere korrika egin beharreko zatietan ibilbidea gorabeheratsua delako oso. Nolanahi ere, luzera laburreko (8 km-32 km-4 km) proba hau oso erakargarria izaten da lasterkarientzat eta aurten ere parte-hartzaile andana izan da. Guztira, 151 mutilek eta 5 neskak amaitu dute proba. Tartean Urgaziko lau kide izan dira. Ibon Gabilondo bikain aritu da, eta 14. postuan sailkatu da. Hona hemen guztien denborak eta sailkapenak:

Postua Izena Denbora
14 Ibon Gabilondo 01:34:41
57 Jose Antonio Ruiz 01:42:28
68 Imanol Rodriguez 01:44:01
138 IƱigo Ansola 01:57:03

Eibarko duatloia Eibarko duatloia Eibarko duatloia

 Eibarko duatloia

Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/eibar_archivos/MASCULINA.pdf

Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00

 


Utzi iruzkina: