4 elgoibartar, Arnoko igoeran
Ekainaren 10ean Arnoko III. igoera jokatu zen Mutrikun. 24 kilometroko mendi-ibilbide gogorra izan zuten lasterkariek, eta 1.400 metroko desnibela. 112 lagunek hartu zuten parte, 7 neskak eta 105 mutilek. Tartean 4 elgoibartar ere izan ziren. Oso ondo aritu ziren laurak, eta lehen 77 postuetan sartu ziren. Urgaziko kide bakarra izan genuen, Javi Fernandez. Hona hemen denborak eta sailkapena:
Postua | Izena | Denbora |
6 | Unai Narbaiza | 01:49:41 |
8 | Xabier Bergaretxe | 01:49:53 |
31 | Asier Arrieta | 02:03:38 |
77 | Javi Fernandez | 02:19:10 |
Sailkapen osoa: http://www.burumendi.org/Sailkapen_orokorra_2007.pdf
Iruzkinak
Utzi iruzkina: