2 elgoibartar, Ezpeletako mendi-lasterketan
Uztailaren 7an, Ezpeletan (Lapurdi) Euskadiko mendi-lasterketen kopako azkenaurreko proba jokatu zen. 690 lagunek amaitu zuten 27 kilometroko lasterketa aldapatsua, eta batez beste, 1200 metroko malda izan zuten guztira. Javi Olabarriak irabazi zuen lasterketa. Jon Revert eta David Conde elgoibartarrak ere tartean izan ziren eta ohi bezala, oso marka ona lortu zuten. Jon Revert gainera, Euskadiko Kopako sailkapen nagusian laugarren da. Azken proba Aizkorriko maratoia izango da, irailaren 23an, zirkuituko lasterketa nagusia, alegia.
Postua | Izena | Denbora |
20 | Jon Revert | 02:07:8 |
22 | David Conde | 02:07:49 |
Sailkapen osoa: http://www.napurrak.org/resultats/res/fichiers/cc4.pdf
Honekin lotutako berriak: http://www.elgoibarren.net/content/view/449/1/
Argazkiak: http://www.instant-image.net/images.php?id_rub=98
Iruzkinak
Utzi iruzkina: