Sorgin-ehiza euskal herrian

UNZ 1570717951349 UNZ | 2025-12-29 23:47

naparzuzterrak@gmail.com 1767048592304

Deabru hitza latineko “diabolus” hitzetik omen dator, eta diabolus hitza, berriz, Grezierako “diabolos” hitzetik, zeinak kalumniatzaile esan nahi duen. Beraz, jatorriz hitz horrek ez zuen gaur egun ematen zaion esanahia. Deabruaz ari garela, guztiok dakigu ez dela existitzen, Ezta? Beraz, deabrua ez bada existitzen ezin zaio ipurtzuloan musurik eman. Horrez gain, badakigu gutako inork ezin duela hegan egin geure kabuz soilik. Banpiroak existitzen ez direla ere jakina da, ondorioz, ezin da inor banpirizatu. Guk ez ditugu inoiz hilak jan (bueno historiaurrean agian bai). Akelarre hitza inkisidore batek asmatu zuen, ez dago akelarre hitzaren toponimiarik. Are gehiago, akelarreak ez ziren inoiz izan.

Orduan ze @$tiagatik errepikatzen ditugu horrelako erlgelkeriak!!??

Ez al gara konturatzen hori egiten dugun bakoitzean gure arbasoei eman zieten tratu krudel eta anker hori estaltzen ari garela? Okerrago oraindik, ez al dakigu behinola elite intelektual batek asmatu zuen gezurra elikatzen ari garela? Ez da inolaz ere maitasun istorio bat.

Izan ere, sorgin-ehiza elite intelektual batek asmatu zuen. Sorginak (edo jende normala) deabruarekin eta sekta satanikoekin lotu zituzten. Tratatu demonologikoak sortu zituzten ezerezetik. Akelarre hitza ere asmatu zuten; lehenengo atseginsororekin probatu zuten eta ez zuen funtzionatu.

Sorgin ehiza ez zen kasualitatez eman Europako potentzia etsaien mugalde eskualdeetan; hala nola, euskaldunen herrian, Katalunian, Alsazian, Eskozian, Saboian, Konfederazio Helvetikoan, Herbereetan, Alemanian protestante eta katolikoen artean… Ez! Helburu zehatz batekin asmatu zen: lehenago hasitako konkista eta inbasioak guztiz amaitzea. Arrazoi politikoengatik hasi zen sorgin-ehiza. Euskal lurraldean metodo ezin hobea izan zen jendea paretik kentzeko foruaren gainetik pasatuz. “Manual del inquisidor” liburuan agertzen da: helburua ez zen jendearen arima salbatzea, “ aterrorizar al pueblo” baizik. Europako zenbait potentziak makinaria anker bat jarri zuten martxan, mugitzen zen edonor desagerrarazten zuena.

Uste da, kontserbatu diren sumarioak berez izan zirenen %3a bakarrik direla. Ez dakigu benetan ankerkeria hark hartu zuen tamaina.

Bada ordua, behingoz, has gaitezen gezur ustel hori deseraikitzen. Ikas dezagun gure historia, garbitu dezagun hil/torturatu/desagerrarazi zituzten pertsona horien ohorea. Gogora ditzagun guztien izenak. Eta ez dezagun utz berriz horrelakorik gertatzen. Izan gaitezen biziak eta azkarrak.

Bada deseraikuntza hau hasteko, bide on bat izan daiteke Asisko Urmenetaren bideo hau ikustea. Gero gomendatzen dizuegu Urmenetaren dokumental berria zuen herrietara eramatea, izan ere, gure ustez, lan horrek heltzen dio egokien sorgin-ehizaren gaiari.


Utzi iruzkina: