AKELARRE
AKELARRE
Zugarramurdin leize haundi ta zabalak daude eta haietako batean ain zuzen ere aintzinan sorgiñak euren billerak egiten zituzten.Badago Akelarren-Leze izeneko leizezulo bat,eta leize honetara sartu baiño lehen badago zabalkunde bat Akelarre deitzen dana,hau da,akerraren larrea.Leizearen barruan badago harri hueko bat,lehio bat bezalakoa eta han esaten dutenez exeritzen zan Deabrua akerraren itxura zuelarik.Akelarreak sorgiñen bilerak ziren,sorgiñak egaz etortzen ziren aari edo aker baten gaiñean ta akelarrera iristerakoan dantza egiten zuten,zarata handia eginez,txistua ta alboka erabiltzen zuten askotan.Sorgiñek umeak ekartzen zituzten igelak ta zapoak gordetzeko.Momentu garrantzitsuenetariko bat akerra etortzen zenean zen,akerra edo deabrua aker itxurarekin.Exerleku Berezian exeritzen zen eta beste guztiak adoratu behar zuten.Sorgiñ berriak muxu bat ematen zioten eskuan (aker hanka) edo bestela ipurdian batzuk esaten dutenez.Billeran zeudenak akerrari ogia,arraultzak ta dirua ematen zioten,eskeintza bezela.Geroago,denek Meza Beltza egiten zuten Kristautasuna ukatuz ta bukatzen zenean Jai Alai bat egiten zuten,larrugorritan dantzatzen.Baiña beno,beste batzuk esaten dutenez meza beltza akelarreren hasieran egiten zuten.Akelarreak XVI ta XVII.mendeetan oso famatuak ta ospe handienetakoak izan ziren Euskal Herrian.Inkisizioak sorgiñ asko erre zituzten akelarretan parte hartzeagatik.Akerra edo Deabrua bere jatorrian euskal ohituren Akerbeltz berbera zen,baina denborarekin jendeak Deabruan bihurtu zuten.
Enei.... nik sorgiñ asko ikustetaz inguruen ba!
mur-mur
Iruzkinak
Julia! 2007-02-20 20:46 #1
<p>Akerrak, sorgiñek, akelarriek,...gure kulturien parte diren pertsonai te ekintzek,..guk akelarriek ez baina antzeko geuzak eiten doguzela be esan leikegu, ez noie esaten zelan...jejeje...intrigie be egon bida....</p>
<p>Gure kuadrillan sobran sorgiñe ta faltan amabirjiñe!jejeje,...bueno sorginek edo sorgintxuek.</p>
<p>Ala pos,...amets goxo-goxotsuek euki!</p>
<p>(mur, ariñauko erantzune nirie da ske izena jartzie ahaztu iate!)</p>
Utzi iruzkina: