Udalaren erantzunak Ulia auzoko proposamenei

kepa.sarasola@ni.eus 1627736740514 Uliako auzo-elkartea | 2015-01-11 01:30

ulia14_eskaerak_erantzunak(Puedes ver esta noticia en castellano aquí)

Udalak aztertu ditu 2014ko apirila eta maiatzean herritarrek “Auzo eta Herriak Donostia Indartzen” prozesuaren baitan ULIAN egindako proposamenak.  (http://auzoetaherriak.donostia.org/index.php/eu/4-fasea/ulia)

Proposamenak 11 izan ziren, eta horietatik bi onartu dira (erantzun berdea), lau onartu dira baina oraindik ezin dira bideratu (erantzun laranjak) eta beste bost proposamen ez dira onartu (erantzun gorriak). Hauek dira proposamenei udal gobernuak emandako erantzunak:

Eskaera: AUZO ELKARTEa eta UDALAREN ARTEKO HARREMANETARAKO BIDEA

Auzoak eta Herritarren Partaidetza Departamentuak esku hartzea auzoak beste departamentu batzuekin dituen arazoetan.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
[…] Udaletik, partaidetzaren zeharkakotasuna administrazio barnean lantzeko teknikari bana izendatu dugu departamentuetan.Teknikariaren funtzioak hauek dira:

• Administrazioaren barne antolamenduari buruzko egiturazko proposamenak sortzea eta Zerbitzuaren buruari aurkeztea, herritarren partaidetzaren zeharkako izaera erakuste aldera.
• Administrazioak herritarren partaidetzarako dituen arduradun eta zeharkako esparru guztiak koordinatzea eta haien segimendua egitea.
• Partaidetzarako esparru egonkorrak bultzatzea eta haien segimendua egitea.
• Udal jardueraren barruko zeharkako planetan izaten den partaidetzaren segimendua egitea.
• Herritarren partaidetzarako barne prestakuntzako programak proposatzea eta gauzatzea.

Parte-hartzearen zeharkakotasuna garatu eta sendotzeko, figura berri honek ekimen eta proiektu zehatzetan lan egiten du. Udaleko askotariko eremu eta departamentuen inplikazioa eta elkarlana bultzatzea, ikuspuntu desberdinak harremanetan jartzea, adimen kolektiboa sortzea eta erabaki hobeak hartzea da horren guztiaren helburua. Baliabideen eraginkortasuna eta probetxugarritasuna hobetu nahi da, sinergia eta onura zehatzak eta nabarmenak sorrarazita.
Zentzu honetan, Udaleko Partaidetza Sailak ezin du Administrazio barruan bitartekari lanik egin; bai, ordea, erraztatzaile lana, eta horren ardura egotzi diogu zerbitzu honi, kontuan hartuta, betiere, helburu nagusia dela Udalak, hainbat departamenturen bitartez, eta auzo, elkarte eta auzotarrek koherentziaz jokatzea elkarren arteko harremanetan. Bide horretan lanean jarraituko dugu, bai politikoki bai teknikoki.

DonostiaHerriPartaidetza
Eskaera: Ur-biltegiak, mintegiak eta parkea
AUZOKO KULTURA ETA NATURA

Mintegien eremuaren parke izaerari eustea, modu integralean eta diziplina askotarako aprobetxatuz, eta aisialdirako eta jolaserako gune bat sortuz, mendiaren beheko eta goiko aldeak elkartuko dituena. Gune hori auzo elkarteen eta Udalaren artean kudeatuko dute, ikuspegi pedagogikoa eta zeharkakoa emanez, ahalik eta aukera gehien eskain ditzan.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Ezin ditugu espazio publikoak alferrik galdu eta hainbat espazio biztanleentzat itxita izan, tartean Uliako lehengo haztegiak. Haien paisaia eta kultur aberastasuna ezagutarazi nahi dugu, eta eskaintzen dituzten aukerak ikusita, udal baliabide horri errentagarritasun soziala ateratzeko auzo elkarteen inplikazioa landu. Espazio hori Udalak ere erabiliko duenez, 15.000 euroko gastua egingo dugu egokitzapen lanak egiteko (funtsean, hesitzea eta edateko ura hartzea).

Eskaera: ULIA MENDIKO BIDEAK

Mendiko bideak berreskuratzea, zaintzea eta ondo erabiltzea:
– Auzolanean, Udalak zuzenduta.
– Bide zaharra trenetik babestea: seinaleak jartzea eta azken zatia identifikatzea. Bidea sustatzea eta ezagutaraztea, horretarako kartelak, argazkiak eta halakoak jarrita.
– Kutraia eremuan, oinezkoen eta bizikleten guneak bereiztea.
– Inguruneari tratamendu egokia, sinplea eta iraunkorra ematea, Sagues/Monpastik mendiaren puntaraino.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Parke eta lorategietan dugun lan handia ikusirik, egokiago ikusi dugu lan horiek 2016rako programatzea.

Eskaera: DENDA TXIKIAK

Denda txikiak sustatzea

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Hurbileko merkataritzaren gaineko kezka auzo gehienetako proposamenetan ageri da; auzo bakoitzean, ordea, ekimenak askotarikoak eta zehatzak dira eta nekez aurreikus daiteke horien eragina. Horregatik guztiagatik, hiri osorako martxan diren neurriekin batera, 2015erako esperientzia pilotua egingo dugu; askotariko ekimenak modu koherentean bilduko ditu eta dagokion auzoaren errealitate zehatzera egokituko ditu, auzo eragileekin batera diseinatu, aplikatu eta ebaluatzeko eta, horrela, etorkizunean beste auzo batzuetara eraman ahal izango diren ikusteko.

Eskaera: KOMUN PUBLIKOA SAGUESEN

Komun publiko bat jartzea Sagüesen (aluminiozkoa, Uliako parkean dagoenaren antzekoa)

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Komun publikoak oinarrizko zerbitzua da bide publikoaren eta parkeen erabilera egokia izateko, egoki ikusten da inbertsio hau egitea. Dena den, beste auzo batzuetan ere behar hau azaldu dute eta egin beharreko inbertsioa kontutan hartuta, instalazio hau jartzea hurrengo urteetan aztertuko da.

Eskaera: TAXIBUSAK

Igotzen diren taxibusen azterketa bat egitea (maiztasuna, kostuak, etab.), eta nondik igotzen diren eta zer sistema erabiltzen duten adieraztea (adibidez, errotuluen bidez).

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Taxibus zerbitzuaren inguruan eskaturiko hausnarketa egin zuen Dbusek eta, ondorioz, zerbitzu iraunkorra jarri ordez, eskatu ahalako zerbitzu bat jartzea da proposamena. Proposamen hori 2015ean jarriko da martxan, aurrekoa baino hobea izango delakoan.

Eskaera: SAGUESEKO FRONTOIA TXUKUNTZEA

Frontoia estaltzea eta bi sarrerak irekita uztea, Zubiri Manteoko sarrera bat itxita baitago

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Txosten teknikoek horren egokitasuna ikusten ez dutenez, ezin dugu zuen proposamena babestu. Bigarren gaiari dagokionez, egoki ikusten dugu Eusko Jaurlaritzari kontsulta egitea.

Eskaera: RODILEKO AUTOBUS LINEA INDARTU

37 linearen maiztasuna 30 minututik 20 minutura areagotzea, geltokietan markesinak jartzea eta ibilbidea aldatzea. Amaierara arte joango den mikrobus bat jartzea.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Udalak ondo ikusten du aukera hau, baina Dbus aurrekontua igotzera behartuko luke eta, oraingoz, ez Gobernuak, ez Udalbatzak, ez dute diru ekarpen handiagorik egin nahi izan linea berri hau abian jartzeko.

Eskaera: AUZOKO BIZILAGUN LANGABETUEN KONTRATAZIOA

Auzoan egiten diren obretan, mendien garbiketa lanetan eta halakoetan, auzoko biztanleak kontratatzeko gutxieneko ehuneko bat ezartzea

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Gure ustez, ezin ditugu halako jarduerak auzo bakarrean eta bertako biztanleentzat bakarrik egin, nahiz eta, hirirako programa orokorren esparruan, lehentasuna eman ahal izango diegun adierazle sozioekonomiko kaskarragoak eta langabezi tasa handiagoak dituzten auzoei, Donostiako ekonomia sustatzeko planean egiten dugun bezala.

Eskaera: ARGITERIA San Ignacio klinikatik lapazandegi baserrirako bidean

Argi gehiago jartzea San Ignacio klinikatik gora Lapatzandegi baserriraino doan bidean

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Bidearen segurtasun baldintza kaskarrak direla eta, ez da egoki ikusten bidea argiztatzea, egokiagoa baita argi gutxiko orduetan Ulia pasealekua erabiltzea.

Eskaera: ESKAINTZA KULTURALA ZABALDU

Eskaintza kulturala indartzea, ikasturteak irauten duen aldiko igandeetan kultur etxea irekiz (zerbitzuak murriztuta) eta hilero adin desberdinetako pertsonentzako kultura jarduera bat antolatzea, talde desberdinen arteko loturak ahalbidetuz.

UDAL GOBERNUAREN ERANTZUNA
Okendo Kultur Etxea igandero ireki ahal izateak (zerbitzuak murriztutako irekiera izan arren) Kultur Etxearen urteko gastuak nabarmen igotzea dakar. Horren harira, ez dugu aurreikusten 2015ean Okendo Kultur Etxeak irekiera horietarako behar den aurrekontua edukiko duenik. Horrez gain, kosturik handiena langileei dagokie. Une honetan, legez dauden mugek eragozten dute horrelako proposamen bat aurrera eramatea, gaur gaurkoz ez baita bideragarria bertako giza baliabideekin. Aldiz, adin desberdinetako pertsonentzako kultur jarduerak hainbat talderen arteko loturak ahalbidetuta antolatzeko konpromisoa hartuko dugu, Kultur Etxeko programazioaren bidez, betiere, dituen ordutegi eta egutegien baitan.
Jarduera horiek antolatzeko, Okendo Kultur Etxearen jardueretarako aurrekontuetan 1.000 euro aurreikusi ditugu.


Utzi iruzkina: