Otsailaren 28a: “argazki-plana” eta auzolana Lorebaratzak parkean

kepa.sarasola@ni.eus 1627736740514 Uliako auzo-elkartea | 2016-02-26 23:51

ulia_Lorebaratzak_talde_argazgia

Hau da egin zen talde argazkia

Hau da iganderako prestatu dugun plana. 10:30ean hasi hitzalditxo batekin eta  kontzertu batekin bukatuko da!

10:30 Hitzalditxoa eta TALDE-ARGAZKI
Hau esateko “EZ etxeak eraikitzeari, BAI parkeari” Etorri euritakoarekin ????

11:00 Bisita gidatua parkeari. Bitartean auzolana Bartzean, lorategietan eta Txiki-Foxenekoan.

11:30 Baratze-auzolana. Arduradunak: Jota eta Mikel.

  • Antolaketa, planifikazioa.
  • Balorazio orokorra. Ideiak eta proposamenak.
  • Porruak,  azak, eta mihilua jasotzea, eta oparitzeko poltsetan antolatzea.
  • Groseko berotegiko harea ekartzea eta lurra mugitzea.
  • Tipulak landatzea.
  • Eguraldi txarra izanez gero palmondoen berotegia antolatzea.

11:30 Lorategi-auzolana. Arduradunak: Iñigo eta Gregorio.

  • Inausketa eta planta-ugalketa” Ikastaroko lagunekin Fraisoro Eskolako irakasleek ekarri zituzten plantak aldatuko ditugu.
  • Groseko berotegia garbitzea.

11:30 TXIKI-FOXES auzolana. Arduradunak: Annako parteko eta parteko Teresa

  • jolasguneak prestatzea: buztina, ura …
  • Txiki-foxen arloa garbitzea.
  • Eta hainbat jolas ere bai. Dena ez da lan egitea!

13:00 Jazz kontzertu: Cotton Tails (eguraldiak agintzen badu)


Utzi iruzkina: