Culinary-ren elikadura eta negozio eredua (2026-01-26) / Modelo de alimentación y de negocio del BCC
LUNES 26: Charla-debate sobre el modelo de alimentación y de negocio del Basque Culinary Center en Donostia
-----------------------------------------------------------------------
Hitzaldi-eztabaida:
Basque Culinary Centerrek (BCC) berrikuntza gastronomikoaren itxura otzanaren pean sustatzen duen elikadura eta negozio eredua.
Urtarrilak 26 astelehenean, arratsaldeko 19:00etan,
Okendo Kultur Etxean,
Hizlariak: Ahoztar Zelaieta (ikerketa-kazetaria),
eta Josema Azpeitia (gastronomia-kazetaria)
Antolatzaileak: Satorralaia, Manteo Bizirik, Haritzalde, Uliako Auzo Elkartea
Ahoztar Zelaietak egindako ikerketen arabera, BCCren negozio-eredu publiko-pribatuaz baliatuz, erakunde publikoen eta Europako diru-funtsen bidez eskuratutako 1.100 milioi euro baino gehiago Fundazio horrek nahiz enpresa laguntzaileek Basque Culinary Centerren ereduaren baitan sustatutako hainbat programa eta makroproiektutara bideratu dira, besteak beste Okendo Aldeko orube publikoa okupatuz GOe izenarekin (“Gastronomic Open Ecosystem”) ezarri duen elikadurari buruzko ikerketa-zentro teknologikoa eraiki eta abian jartzeko. Honi dagokionean, diru-laguntza publiko horietako batzuk zehaztuta Ahoztar Zelaietak hitzaldian aurkeztuko duen Power-Pointa atxikita bidaltzen dizuegu. GOek bandera gisa darabilen “gastronomia eta digitalizazioa”ren arteko fusioaren xedea, berriz, garapen teknologikoak azkartuz FoodTech arloan enpresa berrien sorrera bultzatzea eta Culinary Centerrekin aliatuta dauden elikagai-industria eta janari-banatzaile handien hedapena laguntzea da. Ahoztar Zelaietak, era berean, agerian uzten du elikagaien industriako berrikuntzaren inguruan Basque Culinary Centerrek haizatzen duen “Culinary Nation” delakoaren ideologia Israelgo “Startup Nation” deiturikotik datorrela (1).
(1) Ahoztar Zelaieta:
“La cara oculta del turismo gastronómico: 1.100 millones públicos para el modelo Basque Culinary Center” https://www.elsaltodiario.com/industria-alimentaria/cara-oculta-turismo-gastronomico-1000-millones-publicos-modelo-basque-culinary-center (Napike) /
“Riqueza privada, financiacion pública: los problemas del modelo de innovaciòn del Basque Culinary Center” https://www.elsaltodiario.com/industria-alimentaria/riqueza-privada-financiacion-publica-modelo-gastromico-basque-culinary-engorda-turistificacion (el salto diario).
Josema Azpeitia gastronomia irakaslea izan zen Basque Culinary Centerren eta gogor salatu du, joan den uztailean, BCCk munduko zabor janariaren marka ezagunenak biltzen dituen "Errestaurazio Markak" deituriko elkartearekin izenpetu duen aliantza. Hots, “elikadura osasungarria eta jasangarria” sustatzeaz hitzegiten duen bitartean, BCC fundazioa aliantza horrekin "elikagaien kolonizazioaren eta globalizazio gastronomiko ikaragarrienaren eragile bihurtu dela” azpimarratzen du Josema Azpeitiak, “Basque Culinary Centerrek zabor janariaren alde apustu egin du” artikulu argigarrian (2).
(2) Josema Azpeitia: “El Basque Culinary Center apuesta por la comida basura” https://www.ondojan.com/la-revista/al-dente/item/2078-el-basque-culinary-center-apuesta-por-la-comida-basura.html (Revista y web “Ondojan”)
Manteoko lurzoruaren ondare publikoa espoliatzeagatik BCC-GOeren eraikuntzak herritarren artean eragindako gaitzespen zabalari eta joan den urrian egindako mobilizazioari jarraipena emanez.
“Nork diseinatzen du janariaren etorkizuna eta nork finantzatzen du?"

Iruzkinak
Utzi iruzkina: