NON DOMUIRANT VASCONES
I
MOJE “GALTZAILEAK”
Jeisten dira tenplutik
bizi osoa ikasten ematen duten
burusoil jakintsuak
Benetako Ikaskizuna
jakinik
existentziaren mugaeza gozatzeko
inongo desira zikinik gabe
haizeak eramana izatea
uzten den udaberriko
xoriño zoriontsua bezala
antigoaleko zuhaitzen hizkuntza ederra
erabat atzemanda
jadanik errekasto bihurrien moduan
euren gorputza ere kontrolatzen
(L)amaren aginduak sendoki betez
borobilaren bideari jarraiki
mendien handitasun jainkotiarra
inurrien ordena perfektua
hodeien artelan zoragarriak
harritxoen geldotasun lasaigarria
katutxo jaio berrien askatasun sinesgaitza
eguzkiaren islada aurrekoaren buru dizdiratsuan
miresten
jeisten
dira
gaur etorriko baitira
Etsaiak
euren bizimodu baketsua
gudarazten
gaur odolaren gorria
isuriko da
Egilearen putzek orrazturiko
belardi bedeinkatuen gainean
baina
beraiek badakite
euren heriotza ere
beharrezkoa izango dela
biharamunean
zizareek ere
jateko zerbait izan dezaten
biharamunean
lurra gozo dadin
lili berrientzako
biharamunean
sarraskijaleek ere
bizitzeko eskubidea
badutelako,
biharamunean
senideek ere
ikasgai benetan sakon bat
oroit dezaten
bideari jarrai diezaioten
biharko
gazte artezak
biharamunean
Argituaren bidea
segituko dutenek.
Biharamunean,
Naturaren xirula armoniatsuak
beren bidezidor baketsuari
obaba eztizkoena
jo diezaien
beren arimen
erdian.
U. K. Twa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: