AMESGAIZTOAK

uktua 1456153429272 ETXAGALDU ENEA | 2007-11-18 19:01

                                                III

                             LORIK EGIN BAZINEAN


Lorik egin ezinean

eskribitzen dot.

Bizitzak ez dauko

zentzunik.

Zentzunik bagako

bide erdira

bota gaitue.

Batzuk zakar egiten dabe

aurrera.

Besteak

atzera

bildurrak eroanda.

Azkenak

azken

momentura arte

geldiro,

geldi

gelditzen

dira.

Bota ebezan

bide erdi

berberean.

Bideak ez daukolako

zentzunik.

Lorik egin bazinean

ez dot eskribiduko.


Utzi iruzkina: