AMESGAIZTOAK
II
KOSMOS
Nor izan da guzti honen
arkitektoa
handiena txikienean
eta
txikiena handienean
jarri duen
jakintsu hori
uler dezagun bere
betiereko
borobilaren
joko
borobila
atomoaren makrokosmosa
txikitasun erlatibo batean
estaltzen duena
unibertsoaren txikitasuna
gure begiei
estali gurean
inoiz pentsa dezakegu
gu
unibertsoaren zilbota garela
ja
handitasun erlatibo batez
horditurik
inoiz pentsa dezakegu
gu
atomoaren barruko elektroiak
baino askoz txikiagoak garela
ikustezinak
beste izaki handiuste batzuentzako
Arkitektua bera
baino
Arkitektuago
izaten saiatzen diren izaki
ezgauzak
beren arazoak konpontzeko ere
gauza ez direnak
betiereko adarjotzea
inoiz aurkituko ez dugun
Egia
baten bila
betiere
gure begiek ikusten ez duten
paradoxa barregarrienaren
biktimak,
geure burua ikusteko
ezintasun kosmikoa;
komikoa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: