Ez, ez du arima saldu, gaurko Euskal Herriak, Euskal Herri abertzale borrokari pentsalariak...ez du bere arima saldu nahi baizik atseman. Ez zuten beren arima saldu atzo Elgetan, Talamuan,Artsandan, Euskal Herriko mendiak beren odolaz gorritu zituzten gudariek. Ez dute beren arima saldu egin aurre ezpatak gizonei buruz buru begiratuz eskumuturrak loturik baina bihotza libro EUSKERAZ oihuka heriotzaren aurrean kantuz, beren abertzletasuna eta zuzentasun egarria deiadarkatu dute gure anai gazteok. Ez eta borroka hontan beren urterik hoberenak naiz espetxean, naiz etxetik kanpo daramazkiten ab...