Tim O'reilly Web 2.0
Egia esan beharra daukat ongi ez dakidala zer komentatu behar dugun artikulo honetaz, Tim O'reilly ik esaten duena edo Web 2.0 kontzeptua.
Nik Tim O'reilliyk esaten duena komentatuko dut. Egia esan badaude hainbat puntu nire arreta erakartzen dutenak.
Herrialde txiroak interneten non kokatzen diren aipatzeko orduan Timek dio interneti esker aukera handiak sortu direla hirugarren munduan. Mugikorrez hitz egiten du eta horiek askatasun handia ematen dutela. Esaten duenez, "hirugarren munduaren egitura telefonikoak herrialde garatu ugariren egitura gainditu du jada", baina kontutan hartu behar dugu hirugarren mundu horietan sakelekoa dutenak aberatsenak direla eta ez txiroak. Hau horrela izanik, jende gutxiagok du interneten ibiltzeko aukera eta, beraz, ez dakit nola sortu diren "aukera handiak" hirugarren munduan.
Hizkuntza minorizatuen inguruan egiten duen komentarioaz ere esan beharra daukat ez dagoela zertan tokirik ez egon horientzat. Gainera internet hizkuntza hauek bultzatzeko eta ez galtzeko tresna bat izan daiteke. Blogak esaterako asko lagundu dezakete. Horietan bakoitzak bere hizkuntzan idazten du eta horiek edonork irakurri ditzake.
Aurrerakuntzak egongo direla ere esaten du eta gaur egungo teknologiaren garapena ikusita berak aipatzen dituen gauza batzuk egin ahal izango ditugula pentsatzen dut, nahiz eta bere denbora iraun.
Lanari amaiera emateko esango dut, hasiera batean argi ez baldin banuen ere web 2.0ren kontzeptua orain gero eta gehiago ulertzen dudala eta oraindik ere gehiago ikasiko dudala horretaz.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-11-11 15:48 #1
Asmatu duzu Tim O’Reillyren erantzunak komentatzerakoan, eta arrazoi duzu: era horretako elkarrizketek laguntzen dute, bai, Web 2.0 hobeto ulertzen. Nik, behintzat, asmo horrekin ekarri nizuen irakurtzeko.<br />
Utzi iruzkina: