Berria estilo liburua

txurrunbillo 1456153409801 Txurrunbillo | 2006-11-10 21:21
1

Gaur HUEZIN Irene Arraratsen bixita izan dugu eta behar zuena baino beranduago hasi arren berak koordinatutako Berria estilo liburua aurkeztu digu.

Hitzaldia esaldi deigarri batekin hasi du: “egunkari on bat hauxe da: komunitate bat bere buruari mintzo zaiona”. Eta egiunkarien inguruko sarreratxo bat eign ondoren komunikabide bakoitzak bere nortasuna duela esan digu: mundu ikuskera, kazetaritza egiteko modua, hizkuntza eredua. Berak dioenez estilo liburu batek arlo hauetako irizpideak bildu behar ditu ona eta egokia izan dadin, eta jarraian aipatu du estilo liburu batzuek estilo liburutik gutxi dutela eta heurak behar bezalako bat egiten saiatu direla. Egia esateko nik estilo liburu bakarra ezagutzen dut eta berak koordinatutako hau da, horregatik agian pubilizitate soila iruditu zait.

Estilo liburua nola sortzen den galdetu omen zion behin batek eta bere erantzuna eguneroko arazoak lantzen diren momentuan sortzen dela erantzun zion.

Estilo liburuaren helburuak, maiz sortzen diren dudak argitzea eta idazteko baliabideak lantzea da.

Komunikatzaileen tresna, hau da gure tresna, hizkuntza dela esan digu eta hori zorroztea komeni zaigula bestela gaizki ibiliko garela. Estilo libura hizkuntza zorrozteko tresna izan daiteke eta horregaitik Berria estilo liburuaren atalak, hemen esango ez ditudanak bestela gehiegi luzatuko naiz, azaldu dizkigu hainbat adibide emanez.

Azkenik esan, aholku baliagarriak eman dizkigula idazteko orduan erabiltzeko.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-11 15:59 #1

Seguruenik, laster izango duzu aukera Berriaren estilo liburua erabiltzeko. Orduan jakingo duzu ostiraleko hitzak publizitate hutsa ziren edo ez. Nik uste dut ezetz.<br />


Utzi iruzkina: