Blog guztiek sarrera artikulu bat izan bi dabez. Halan be, aspergarriak diez edo balio gabeko informaziñue emoten dabez gehienetan. Geure kasua horren adibide izan ez daiten, artikulu interesgarri batekin emango deutsuegu agurra.
Geure blogeko lehenengo artikulua MUSIKAren esparruari dedikakotsegu, izan ere, zer izango litzake geure bizitza musikarik barik??
Musikak, ganera, ezagutzen diren zazpi arteen zerrendan parte hartzen du. Zegaitik, bada? Balio handikoa dalako. Egun alaietan poztu egiten gaitu gehio; egun tristeetan animau eitten gaittu; lasaitzeko ere oso lagungarri dogu; eta abar, eta abar, eta abar,......
Beno, musikaren inguruan txaparik emon beharrean, geure kulturan gero eta ezaguno eitten ari dan taldea adierazikotsuegu, Wasa da neuri gehien guztetan iakun taldeari!!...........(portzierto, geu izan giñan talde hau entzuten lehenak!!!)
Da kriston talde hau nor dan jakiteko irrikaz eongo zarie ezta??...
LOR:
1998. urtean Elorrion sortutako talde bizkaitarra da. Rock talde honetako partaideak, Lander Irazola (kitarra eta ahotsa), Kimetz Blanco (baxua), Kimetz Zenitagoia “Dumy” (kitarra eta ahotsa) eta Ramiro Untzeta (bateria) dira. Urte berean, 14 urte zutelarik, Elorrixoko Gaztetxeak antolatutako ekitaldi batean eskeini zuten beraien lehen kontzertua.
Hortik hasita, mutil hauek kontzertuak ematen pasatzen zuten denbora librea, baita hainbat musika lehiaketetan partez hartuz. Honela, 2001. urtean Berrizko Gaztetxeak antolaturiko sortzaile berrientzako “Aldapa” musika lehiaketara aurkeztu eta lehen saria irabazi zutenez, 2002.urtean, Lorentzo Records estudioan maketa bat grabatzeko aukera eman zieten. Bertan, Aitor Ariñok ekoiztu zuen bost kantuz osatutako maketa, eta autoekoiztutako lana kaleratu baino lehen Gor zigiluaren proposamena jaso zuen taldeak. Hortik aurrera Lor taldea diska propioa sortzen jartzen da eta hilabete batzuen buruen, berriro sartzen dira Lorentzo Records estudioan Aitor Ariño eta Beñat Agirreren eskutik. Sei kanta berri grabatu eta maketakoak berriro nahastuaz, 11 kantuz osatutako eta taldearen izen bera duen lehen diskoa kaleratzen dute, “LOR” (2003).
Urte betez ibili ziren diskoa aurkezten ibili ziren eta jendearen erantzun ezin obearen ondorioz, Gor zigilu Nafarrak beste disko bat grabatzeko proposamena egiten dio LOR.eri. Gauzak horrela, taldea kanta berriak sortzeari ekiten dio. Denbora aurrera zihoan bitartean, kanten melodikotasunaz konturatu zen taldea, eta zenbait ahots proba eginez Landerren kantatzeko era nabarmentzen zela konturatu ziren. Talde erabaki baten ondorioz, ahots nagusiaren papera Landerrek hartu zuen. Kantak jorratuz eta moldatuz 2005ko udara heltzen da. Garai honetan LOR-ek bere bigarren lana kaleratzen du “Bakoitzari berea” (2005) izenekoa, 9 kantuz osatutako lana gehi aurreko lanaren bi moldapen dituelarik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: