Xarameluak (4)
Zuzendariaren egunkaritik
Datorren astean Anuskak, bi ikasturte errepikatu ondoren, 18 urte beteko ditu. Bere aita hainbat kare harrobiren jabe da eta hara eraman nahi du idazkari lanetan. Baina horretarako ikasgai bi gainditu beharko ditu. Biak nireak: matematikak eta natur zientziak. Gero bedelak ikusitakoa dator eta azkenik Onintzaren amak dituen susmoak.
Egoera honetan eta beste irtenbiderik ezean ikastolan batu nituen denak: andereño Miren, Anton Mari bedela, Onintza, Onintzaren ama, Anuska, Anuskaren aita eta ni neu. Ez badugu arazoa errotik artatzen akabo dena. Endekatuko gara, zedenak jango gaitu.
Eta hitz hauek esanda Anuskak izen gehiago bota zizkidan: Iker, Beñat, Txepe...eta enparauen pasadizo sexualak kontatu zizkigun zehaztasunez.
Onintzaren ama belaunikatu eta errezatzeari ekin zion. Anton Mari zakila atera eta beeka hasi zen. Onintzak, barre baten, gora bedelaren berdela oihukatzen zuen. Anuskaren aitak 50€ko billeteak atera eta dena isilpean gordetzeko aginduak ematen zituen.
Orduan oinaztu batek argi indarra eten egin zuen eta metxeroaren argi pean aterako bidean andereño Mirenekin estropezu egin nuen eta lurrera erori ginen elkarri lotuta. Argia itzultzeaz bat erlijioko irakasleak, Jon Koldok, atea zabaldu zuen 8. mailako Kepa eskutik helduta zekarrela.
Oharra: hamaika ikusteko jaioak gara.
Keparen egunkaritik
Jon Koldo santu bat da. Hori esaten du berak, santua dela eta berak erakutsiko didala santutasunaren bidea (bide nekeza eta malkartsua, dioenez). Zera esaten du: saria lortzeko aurrena zigorra probatu behar dela. Bere gelara eramaten nauenean, zartailu izeneko tresna bat izaten du horman. Zera esaten du, bekatuak garbitzeko ez dagoela hura astintzea baino detergente hoberik. Zartailua astintzen duenean, lelo hau errepikatzen du: Zoriontasunaren muina, mina.
Jon Koldok esaten dit santutasunaren bideari ekiteko jarrera egokiena makurtzea dela. Burua beheratuta, Jaungoikoaren zigorra errazago hartuko dugu, antza. Berak metodo horri izen hau jarri dio: Federa hastea. Honela hitz egiten dit:
Ez duzu lotsarik edo beldurrik sentitu behar. Mina sentituko duzu, baina hori normala da. Badakizu: ez dago saririk zauririk gabe. Begiratu Kristori: hura ere zauriz bete zuten gurutzean, gugatik, eta orain gure txanda da. Neuk eramango zaitut Kristoren gurutzera, minaren plazer kristaua senti dezazun. Oinazearen bidez, Kristoren gloria dastatuko duzu.
Esaten duenez, santutasunaren bidean bi jaunartze daude: bata hostia izenekoa, ahoan emango digutena, eta bestea Jaungoikoaren supositorioa, berak jarriko didana. Supositorio horrek ahalmen izugarriak ei ditu. Berak honela esaten du: supervitaminado y supermineralizado.
Oharra: Jon Koldok esan dit bere metodoaren berri inori ez kontatzeko. Eskolan ni ei naiz Jaungoikoak aukeratu duen dizipulu bakarra.
Xixili Lapafresku
Iruzkinak
Utzi iruzkina: