Xarameluak (7)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2012-08-21 22:44

Aitziberren egunkaritik

 

Atzokoa markakoa izan zen! Eskolatik  irtekeran, Maiderrek zera esan zidan, jarleku batean zegoen gizon bati erreparatzeko. Esan zidan Beñatek eta haren lagunek Xanpumerke esaten diotela, burusoila dela-eta, baina Maiderrek beste arrazoi bategatik deitzen dio horrela. Handik lasterrera konturatu nintzen zergatik!

Zuhaitz baten atzean ostendu ginen, eta handik akabukoa ikusi genuen: Anuska agertu zen, eta zertan hasi hantxe guztien begi-bistan, eta biluzten! Nik pentsatu nuen posturaren bat izango zela, baina bai zera! Maiderrek esan zidan Anuskari teila bat falta zaiola, exhibizionista bat dela, gustatzen zaiola jende aurrean biluztea eta gizonak probokatzea.

Baina handiena ostean etorri zen: Xanpumerke altxatu eta, Anuskaren aurrean plantatuta, txilibitua (neurriari kasu eginez gero, klarinetea) atera eta hantxe hasi zen zaska-zaska, zaska-zaska, sinfonia jotzen, harik eta xanpu guztia titietara jaurti zion arte.

Maiderrek esan zidan beste batzuetan ere ikusi dutela eskola inguruan, eta Clint Eastwood baino azkarragoa dela kargadorea hutsitzen. Dirudienez, neska batzuei proposamen lizunak egin dizkie, eta baten batek baita onartu ere! Erregutu arren, madarikatuak ez zidan esan nor izan zen Xanpumerkeren bedeinkazioaren dastatzailea!

 

Oharra: jaietarako dirua lortzeko modu erraza izan daiteke, ze zikin horrek garesti ordaindu beharko du bere xanpu-poteen hustutzea…

 

 

 Anuskaren egunkaritik

 

Nire borroka bolumenaren aurkakoa da, baina ez du antzik Nerearen borrokarekin. Nereak gorputzaren bolumenari egin nahi dio gerra, atzamarrak sartzen dituen bakoitzean. Baina ez da konturatzen zerk eragiten dion kiloak galtzeko sukar hori. Benetako arrazoi hori balantzan neur daitezkeen kiloak baino askoz astunagoa da, eta beraren buruan dago. Burua beldurrez eta aurreiritziz puztuta du: gorputzean galtzen duen kilo bakoitzeko, buruan tona bat espantu irabazten du. Eta horrek edonor nekarazten du. Buruko bolumen hori guztia jasan beharrak izaki nekatu bihurtu du Nerea, egiaz ez baitu bere begiekin begiratzen, gizarteak ezarri dizkion betaurrekoekin baino. Betaurreko horiek jarraitu beharreko ereduz eta aginduz graduaturik daude, eta ez dago inola ere kristal lodi horiek ikusarazten diguten mundua jasaterik. Kristal horiek apurtzea da nire borroka. Horrexegatik biluzten naiz.

Jendaurrean biluztean, gizarteak ezarritako arauak eranzten ditut, aurreiritziek eta bekatuaren sinesmenak altxatutako eraikin errepresiboa suntsitzen dut. Biluztuta, moralaren eta erlijioaren garroek gure gainera botatako zaborreria ideologikoaz askatzen naiz. Eta arina sentitzen naiz, bolumenik gabe.

Bolumena irrikaz edo beldurrez begiratzen didaten horiengan ikusten dut, biluztasunean bekatua ikusten duten horiengan. Baina bekatua ez dago nire gorputz biluzian, haien begietan baino. Bekatuaren desioa eta beldurra ateratzen zaie begietatik, belarrietatik, sudurzuloetatik; bekatuaren obsesioa gas toxikoa da, eta haien gorputzak horrela daude, puztuta, bekatu-gasez gainezka. Koitaduak!: arauen eta moralaren agindura dauden txotxongiloak dira, pentsamendu uniformearen esklaboak, artaldekeriaren drogadiktoak.

 

Oharra: Nereari atzamarrak beste nonbait sartzea proposatu behar diot. Askoz atsegingarriagoa izango da biontzat!

 

Xixili Lapafresku


Utzi iruzkina: