Sugearen alde

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2025-07-01 17:12

Patioaren bestaldean gizonezko bat bizi zen, suge-liluratzailea ei zena.

Sarri jotzen zuen dultzainaren moduko tortura-tresna hura, gure belarriak infernu bihurtzen zituena.

Egun baten hilda agertu zen etxean. Polizien txostenak zioen istripua izan zela, sugeak hozka egin ziola eta pozoiaren eraginez hil zela.

Hala ere, nik banekien hura hilketa izan zela eta epaiketa baten auzokide guztiak egongo ginatekeela sugearen alde deklaratzeko prest.

 

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: