Nire maitasuna
Nire maitasuna
pantailatik ihes egin zuen filma da.
Pasabidetik urruntzen ikusi nuen
burlazarrean.
Beste baten besoetan jausi zen
ni izorratzeko besterik ez,
haren ezpainak musukatu zituen
nireak lehortzearren besterik ez.
Nire maitasuna
geltokirik ez geraldirik gabeko trena zen.
Hurbiltzen ikusi nuen
leihoak burlaka zebilen jendez mukuru.
Sama jarri nuen errail hotzean
eta trena errailetatik atera zen
ni aforratzeko besterik ez,
ni hiltzea ere ez zuen desio.
Nire maitasuna
hasierarik gabeko abestia zen.
Besteen belarrietan entzun nuen
burlaka.
Hurbildu nahi izan nuen
eta tinpanoak hautsi zizkidan
ukabilkadaka
nota hura entzunarazteko besterik ez,
harrezkero bueltaka dabilkidan nota hura,
desafinatua,
errepikatua,
amaierarik gabeko amaiera eternoa luzatzen,
nire maitasunaren buztan luzea balitz bezala,
narras eraman beharreko kondena.
Ron Sniakin
Iruzkinak
Utzi iruzkina: