LAGUNAREN HERIOTZA
Lapurra sartu zaigu gaur etxean
guztion ixilean...
Oso
trebea bide da
lapur zital hori,
ez baitu dirurik,
harribitxirik
edo holako ondasun hutsalik
eraman.
Gure
altxor preziatuenera
jo du zuzenean
eta artoski gordetzen
genuen
adiskide-bilduma tipitik
ale ordezkaezina
ostu digu.
Luigi Anselmi
"Nola Elurretan Beleak" (Pamiela, 2008)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: