Eskekoa eta txanpona

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-03-22 17:35

Eskekoak kapela barruko txanpon bakarrari begiratu zion. Zera pentsatu zuen:

"Txanpon hori lurpean sartzen badut eta egunero ureztatzen badut, agian urtebete barru txanponez betetako altxor bat emango dit".

Baina lan horri astunegia iritzita, altxatu eta aurreko espaloian zegoen eskekoari utzi zion txanpona.

"Altxorrik handiena ezer ez edukitzea da", pentsatu zuen, eta bere nagitasunean lokartu zen.

Bernardo Kapanaga

 


Utzi iruzkina: