Errusiar panpinak
Errusiar panpina zabaldu eta barruan beste bat zegoen, eta haren barruan beste bat, eta haren barruan beste bat, eta haren barruan beste bat... Txikiena zabaldu eta, handik barrutik, errusiar armadako soldadu bi atera ziren. Bien artean harrapatu eta bertan sartu ninduten. Ordutik hantxe nago, errusiar panpinen tripan.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: