Irrati zaharra

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2023-05-12 21:25

Irrati zahar bat erosi dut. Begira zer zaharren den, ze ez ditu harrapatzen oraingo emisorak. Nire gaztarokoak entzun ditzaket baina: Onda Cortako botoia zapaldu eta Europako herrialde urrunetako ahotsak etortzen zaizkit, La Voz de Varsoviako, Radio Tiranako, Radio Moscuko eta beste hainbat irratitako esatarienak. 

Eta ahots haiek entzunda, ilusioa pizten zait, ilusio zahar eta akitu bat: oraindik posible dela iraultza egitea.

Gero, irratia amatatu eta XXI. mendera bueltatzen naiz.

 


Utzi iruzkina: