Belaunaldiz belaunaldi

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-01-17 21:17

Babarrunak, taloak eta txuletak janez

gure aitak

300 kiloko harria jaso zuen.

Jogurta, platanoa eta esne bitaminatuarekin

320koa jaso dut nik.

Semeak umeboshiak hartzen ditu

eta 350era iritsiko da laster.

Eta beti,

belaunaldiz belaunaldi,

familiakoren bat

geratu izan da

tabernako barrari helduta

maitasunaren gorabeherak direla eta

lepoan 500 kiloko aingura

kendu ezinik.


Lodinowsky



Utzi iruzkina: