BAKARKA GAIA EMANDA, IVAN CABALLERO.

1

Gaia: Gaur, kajoietan begira zaudela, aspaldiko argazki bat aurkitu duzu...zer oroitzapen dakar? Bi bertso nahi duzun neurri eta doinua erabiliz.

ARGAZKI BAT GAUR AURKITU DUT TA

NEGARRARI EZIN EUTSI

PENA GUZTIAK BIHOTZ HONDOAN

HORTXE EGIN ZAIZKIT HAZI

ZURE ONDORA JOAN NAHI NUKE

BIZITZA PUTA HAU UTZI

BAINA EZ NINTZEN PENTSAMENDUAN

AHUL IZATEKO HEZI

IDEI USTELEN ITURRI HORI

KOLPE BATEZ DUT NIK ITXI

HERIOK GARAITU EIN ZINTUEN

HORREN KONTRA EZER GUTXI

ZU, AMA, ZINEN OSO INDARTSU

HORI ZENDUN ERAKUTSI

GAIXOTASUNA LATZA ZEN BAINA

EZ ZENUEN INOIZ ETSI.

 

  ARGAZKIAN NI ZURE ONDOAN

  GOXO-GOXO NAIZ AGERI

  BAITA RE ELKAR GURUTZATURIK 

  IRRI TA BEGIRADA BI

  ZENBAT EGUN TA ZENBAT GAU ERE 

  NIRE NEGARREI ADI 

  PASA ZENUEN, AMA MAITEA

  LO EGITEKO BAI LARRI

  UDABERRIA HELDU BERRI DA

  ZUHAITZETAN ZENBAT KABI

  TXORIAK GUZTIAK ZURE BILA

  DIHARDUTELA DIRUDI

  ESKERRIKASKO ESATEKO NI

  HORRENA NAIZ GAUR EGARRI

  BIHAR ERAMANGO DIZKIZUT BA

  LOREAK EDERRAK ZURI.

 

 

Demonocrazy

Demonocrazy 2010-03-28 14:45 #1

Bertso formatuan erantzun beharko nuke, baina ezin...

Egarria loreekin asetzea baino sistema hobeagorik ez dago, beraz, animo!


Utzi iruzkina: