Txapa Sare Sozialetan!!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2010-05-10 22:58

Esan eta egin, halakoetan hobe da eta. Atzo izandako asanbladan sare sozialetara salto egiteko proposamena luzatu zen eta gaur jada bagaude bitan, Facebook-en eta Twitterren. Oraindik ez dakigu zer nolako erabilera izango duen, eginaz ikasten joango gara gauzak nola esaten diren, baina gaur egun bizi dugun egoera ikusita komunikatzeko erabiltzen dugun tresna honen, hau da, irratiaren oihartzuna areagotzeko tresna egokiak direla uste dugu eta beraz, bertane goteko ahalegina egingo dugu.
Hasiera batean kostako zaigu, bai, eta poliki poliki joango gara gauzak jartzen eta kontatzen. Izan pazientzia pixkat.
Ba horixe, egin zaitezte Txaparen jarraitzaile Facebook-en eta Twitterren azken berriez gozatu nahi baduzue, edo irratiaren beste alderdi bat ezagutzeko, jejeje


Utzi iruzkina: