Berriaren "Estilo" liburua

No profile photo ...zein da zein... | 2006-11-15 19:30
2

BERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA HUHEZIN

Berria egunkariak Estilo liburua kaleratu du. Honetan idazteko irizpideak markatzen dira eta praktikoak izaten lanak egiterakoan laguntzen du.

Pasadan ostiralean Eskoriatzako unibertsitatean liburu honen aurkezpena egin zen Euskal Herrian egiten zen lehenengoa izan zelarik. Bertan azaldu zena laburbilduko dizuet.

Liburu hau eguneroko lanarentzako pentsatuta dago eta bi helburu nagusi ditu: maizenik izaten diren dudak argitu eta idazteko baliabideak landu.

Komunikazio argia eta idazkera onaren alde egiten du Berriak, kazetaritza eta estilistika zaintzeko idazterakoan edo hitzegiterakoan.

Estilistika eta fraseologia, kazetaritzari heltzeko moduak lantzen ditu Estilo liburuak eta hau guztia tradizioan oinarrituta, hau da, Euskal eta ahozko prosaren tradizioan.

Berriaren barne irizpideak daude bertan, ez arauak.

Estilo liburua ez da arau bilduma estugarria. Komunikazio argia, idazkera erakargarria eta ongi idaztea irakasten ditu. Azken finean hauek dira kazetari baten eginbeharrak, erakargarri idaztea perfekto idaztea baino garrantzitsuagoa bait da.

Liburuaren edukia honako hau da:

1. Deontologia: garbi jokatzeko jarraibideak daude bertan. Oinarri ideologikoak zehazten ditu, honek ezin du gizarte eredu integratzaileen kontra egin, adierazpen askatasunaren kontra, giza eskubideen kontra …

2. Interpretatzeko gakoak: gertaerak ulertu eta interpretatzeko gakoak (sakontasuna eta analisia) kontakizun landuak burutzeko.

3. Idazkuntza: hizkuntza eredua agertzen da, norbere estiloa hobetzeko baliabideak, esaldien antolamendua eta testuen egitura eta puntuazioa nolakoa den. Adibidez gauza arraroak sahiestea, arkaismoak …

4. Ortotipografia: koherentzia eta argitasuna biltzen du. Zenbakiak nola idazten diren testuinguruaren arabera, letrak nolakoak izan behar diren (letra etzana, azpimarratua...), etab.

5. Onomastika: izen bereziak idazteko irizpideak argitzen ditu. Euskal Herriko 4.800 leku izen euskaratuak agertzen dira; arabierazko, grekozko eta zirilikozko izenak nola eman eta munduko herrialdeen informazioa besteak beste. Sigla zerrenda bat ere badago, honetan euskaraz nola eman ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko siglak eta hauen esanahia.

6. Hiztegia: klixe gogaikarriak, esamoldeak eta kalkoak, sarrera tematikoak eta alderdi entziklopedikoa azaltzen da atal honetan.

Laburbilduz hau da Estilo liburuan topatu dezakeguna.

Josu

Josu 2006-11-16 18:02 #1

Ondo, Sustatun eta guzti jarri dute zure artikulua. Akaso titulua aldatzea ez legoke gaizki, izan ere "Berriaren" hori bakarrik ikusteak konfusioa sor dezake.

Zorionak, zeurea baita azkenaldian MUtarrek egin dituzuen blogetatik eduki desberdina duen bakarrenetakoa, nahiz eta Joxe hasi zaizun lanak erreklamatzen... jeje. Lanak egin bai, baina ea segitzen duzun orain bezela beste kontu batzuk hemen plazaratzen, eta aurki horietako batzuek hasiko dira irakurleo komentarioekin dantzan. Plazara dantzara!
Animo!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-12-28 17:03 #2

Zorionak, Bartu, zure artikulu bat Sustatun aipatua izatea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Gainera, Josuk bota dizkizun loreak ere kontuan hartzekoak dira. Segi gogor!

Utzi iruzkina: