Tuareg-ak

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2011-07-22 02:43

    Tuareg herria (Targi singularrean) edo "kel Tamashaq-ak (bere hizkuntza propioan), Sahara erdialdean, Aljerian, Libian, Nigerren, Malin eta Burkina Fason bizi den herri berbere nomada da. Bere hizkuntza, lurraldearen arabera tamajaq, tamashaq edo tamahaq-a da eta tifinagh deituriko alfabeto propioa darabilte.

Afrikako iparraldeko jatorrizko biztanleak dira,

Tuareg gizonezkoak, "gizon urdinak" bezala ere ezagunak ditugu mendebaldekook, euren "cheche" edo buruko zapiaren koloreagatik. Hau indigoz tindatzen dutenez, kolore urdina itsasten zaielako azalean.

Herri hau, kultura eta hizkuntza asimilaziora behartua, eta ekonomikoki eta politikoki  baztertua dago. Askok nomada izateari utzi eta Sahara ertzetako hiri handietan bizi dira gaur egun, Aljeriako Tamanrasset-en eta Nigerko Agadez-en adibidez.

 

Tuareg bat tea prestatzen, basamortuan.