Laguna
“Tameditin” hitzak, laguna esan nahi du, tuaregen hizkuntzan, femeninoan baina. Emakume lagunei ari zaie abesten Mohamed Issa.
Ez doaz halere, hitzak soilik abesti honetan. Hitzei, eta musikari, begiradak, keinuak, irribarreak ... kateatu zaizkie. Herriari kultura bezainbeste, gauari eguna bezainbeste, ortziari lurra beste, mortuari euria beste, Europa Afrikari beste, deabrua aingeruari beste, gizakia gizakiari bezainbeste.