Kidal
Kidal-eko haur tuaregak
“Iforas”, tribu tuaregaren, “Adar” edo mendia, hartzen duen lurraldea da Kidal, eta baita ere bertako hiri nagusia.
Bertako harkaitzetako labar-pinturek, “tifinar” ikurrek, hezur, eta aztarnek, aspaldiko gizarte berbere baten berri ematen dute. Paleolito garaitik, kristautasunaren hastapenera arte, Saharako karabanen atzera-aurreren lekuko direnak.
X eta XVI. mendeen artean, arabiarrak izan ziren tribu “tamahack” edo berbere hauen berriemaile; Ibn Haqual, Es Saadi Ibn Batouta, Ibn Khaldoum ... Urre, esklabo, gatz, espezia ... komertzioaz, hitz egiten digute, Mediterraneoa, Niger ibaiko kiribilarekin, lotzen zuenaz.
Poterea, eta nagusitasun ekonomikoa zela medio, bertako tribu tuaregen arteko gatazka latzek, hainbat hiriren suntsipena ekarri zuen; Kidal, Essouk, Talhouhas, Chouchou, Dhencheché, Dhounhan, Intghichemine ...
Islamizazioaren ondotik (XII), gaurdaino, “kel-Iforas” tuareg dinastia, goi mailako eta noblea dugu, “Adrar” inguruetako populaziorik garrantzitsuena.
1635etik, frantsesen kolonizaziora arte (XX. mendea), “Adrar” alde hau guztia, tribu tuaregen arteko guda bukaezinen eremu zen eta, ez zitzaien, beraz, zaila suertatu frantsesei, zeharo ahulduriko herri haien artean, garaile eta kolono bilakatzea.
Horrela, kolonizazioaren ondotik, frantziar okupazioaren ikur izan zen gotorleku militarra eraiki zen Kidalen. Hantxe dago oraindik ere.
1934tik, 1977ra, Kidal, presondegi erraldoia izan zen, kolonizazioaren aurkako, eta independentziaren aldeko, preso politikoen infernu.
Koloniaren agintepeko, tuaregen lehenengo iraultza, 1959an izan zen, Maliren (Sudan frantziarraren), independentziaren bezperan (1963).
Iraultza hau 1964an, militarren bortxaz itoa izan zen. Harrezkero, Maliko gobernuak guztiz militarizatua izan du, Kidal lurraldea.
Bigarren errebolta, 6 urtekoa, 1990etik 1996ra iraun zuen, miseriak, pobreziak, lehorte izugarriak, langabeziak.... bultzatua.
Hirugarrena, 2007tik 2009ra iraun zuen. Ahalegin hauek guztiek, ehundaka hildako, milaka desplazatu, beste horrenbeste errefuxiatu, erdizka baino bete ez diren bake akordioak ... ekarri dizkiete tuaregei.
Aurtengo urtarrilaren 17an, eta MNLAren
(Azawad lurraldearen autodeterminazioaren aldeko mugimendua)
gidaritzapean, ekin diote borrokari berriz ere “kel-tamahack”-ek.
Zer gertatuko da orain?
Nora doaz haizearen, eta hondarraren seme alabak?