Hondarra eta Harria

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-07-14 19:59

 

Basamortua zeharkatuz doazen bi lagunen istorioa da hau.

Zeharkaldiko une batean, bi lagunak elkarrekin haserretu, eta batak aurpegian jotzen du bestea.

Zartakoa jaso duenak, ezertxo ere esan gabe, honako hau idazten du hondarrean:


“Gaur, nire lagunik onenak

aurpegian jo nau”


Bidaian aurrera egiten dute, harik eta oasi batera iritsi, eta bertan freskatzea pentsatzen duten arte.

Belarrondokoa jaso duena, hondar mugikorretan hondoratzen da, baina, bere lagunak herioren atzaparretatik libratzen du.


Bere burua salbu ikusi ostean, honako hau idazten du harri baten gainean:


“ Gaur, nire lagunik onenak

heriotzetik libratu nau”


Lagun mina lehenengo jo, eta gero salbatu zuenak, hauxe galdetzen dio:


“Jo zaitudanean, hondarrean idatzi duzu, eta orain, harriaren gainean. Zergatik?


Hauxe izan zen lagunaren erantzuna:


“ Norbaitek min ematen dizunean, hondarrean idatzi behar duzu, haizeak oroimenetik ezaba dezan. Baina norbaitek, zugatik, obra onen bat egiten badu, harrian idatzi behar duzu, haizeak sekula ezaba ez dezan”

 

Tuaregen ipuin herrikoia