“Tristtan Mourguy 1982an Donibane Lohizunen sortutako musikari bakarlaria da. 2014ko urtarrilean bere lehen folk-akustiko diska Trobador (9 kantu) atera zuenetik jadanik 80 bat kontzertu eman ditu (gehienak Euskal Herrian baita ere Kebek,St Pierre eta Mikelune ugarteetan, eta Erdialdeko Amerikan). Euskarazko kantu egilea da, olerkiak edota bertsoak gitarraren laguntzaz abesten ditu. Zuzenean bakarrik edo bere Horeba izeneko kolektiboaren partaide batzuekin ari da. Bere musikak, hemengoa dela asmatzen bada ere Hego Amerika, blues, funk, folk, pop eta rock eragin handiak badauzka. Ahots bero eta apalarekin gitarra klasiko edo folkaren laguntzaz kantu goxo eta indartsuak aldizkatzen ditu. Bigarren diska bat artista berri zonbaitekin grabatua heldu den URRIAREN 27an aterako da DUAL [1/2] : GORDEKA (11 kantu, autoekoizpen) izenean. Doinu folketatik elektrorockerat ibilitzen da bossa-nova eta funken bideak zeharkatuz.”
Zorionak lan berriarengatik, eta ongi etorri Blogak.eus komunitatera!