Blogak, blogak eta blogak...

No profile photo Tortolika Rules | 2007-01-23 18:59

Orain hiru urte hasi zen blog inguruko kontu guzti hau gure artean murgiltzen. Iban Arantzabal, Goiena-ko Multimedia arloko zuzendariak karrerako lehengo urtean bisita egin zigun eta blogen inguruko hitzalditxo bat eskeini zigun. Aurten ere izan dugu bere beste hitzaldi bat entzuteko parada.

Orain hiru urte bezala hasi zuen aurtengo honetan hitzaldia. FireFox instalatzearen aldeko apustua egiteko esaten zigun.  Software librearen alde egin beharra dagoela azpimarratu zuen Iban Arantzabalek eta horretarako gure ordenagailuetan Firefox instalatzeko proposatu zigun.

Blog hizpide izanik ordu bete inguruko hitzaldia eskeini zigun. Norbaitek blog-ik ote zuen galdetu zigun lehenik eta behin. Gehienok Web 2.0 asignaturan egin beharra izan genuelako geneukala aitortu genion eta harrituta geratu zen. Blog-ek duten garrantzia azpimarratu zigun behin eta berri.

Blogak oso erabilgarria izan daitezkeela iruditzen zait, baina nire aburuz testuak irakurtzeko edo albisteak irakurtzeko beste soporte batzuk exisititzen dira. Honekin esan nahi dudana zera da, nik ez dudala interneten testu bat irakurtzeko liburu bat irakurtzeko erreparatzen dudan denbora bera erreparatzen. Interneten eskaneo soil bat egiten da eta gauza asko gainetik jasotzen dira. Hori litzateke agian blogak larregi ez gustatzearen adibide bat.


Utzi iruzkina: