"Sarri Sarri" eta "Chatty Chatty". Egunero ikasten da zerbait

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-04 16:39

Atzokoan Eskoriatza bidean nijoala, nire bi astean behineko txoferrak reagge rezital batekin arindu zidan eguneroko odisea. Entzuten aritu ginen taldearen izena Toots & The Maytals zen eta txoferrak esan zidanez, Kortaturen Sarri Sarri kantua, talde honen beste batean oinarrituta dago. Egia esan, beti pentsatu izan dut Sarri Sarri Kortaturena zena baina halako batean, han hasi zen Toots handia Chatty Chatty  kantua abesten.

Ez dut sekula Kortaturen musika gehiegi jarraitu (zuzenean Negu Gorriak entzun zuen generaziokoa naiz) eta entzun izan badut ere, ez dut taldearen inguruan datu gehiagi. Zuetako askok jakingo zenuten ziuraski Sarri Sarri kantua ez zela Muguruza anaiek konposatutakoa baina ni behintzat, aho bete hortz geratu naiz.

Hementxe dituzue Kortaturen bertsioa lehendabizi eta Toots &the Maytalsena ondoren. Gozatu!


Utzi iruzkina: