Ostiralak jai!

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-09-27 21:25
4

Bilbon ikasi nuen lau urteetan zehar ostiralak jai izan nituen. Garai batean klasea izaten omen zen asteko azken egun zoragarri honetan baina inor ez omen zen agertzen (Bilboko ostegun gauak ez dira nolanahikoak). Arrazoi hau medio zela, ostiraletako klaseak kentzea erabaki zuten eta guri, garai eder hartan iritsi zitzaigun unibertsitatera joateko garaia.

Imaginatuko duzuen moduan (eta ez zabiltzate oker) jai egun honek ostegun gauak ezagutzeko aukera ezinhobea eskaini zigun eta oso esperientzia aberasgarria izan zen (gure poltsikoentzat izan ezik...).

Bilbokoa amaitu eta Eskoriatzan lurreratzean ordea, txolloa amaitu zitzaidan; Ostiraletan klasera. Hala ere, eta esfortzu batzuk eginez Arrasateko gaua ere ezagutu ahal izan dut (bai bai, gogorra da ikaslearen bizitza).

Aurtengoan ordea, gure unibertsitate maitatu honetan (oraingo honetan ironiarik gabe doa), ostiralak jai egun dekretatu dituzte eta oso oso pozik nago. Oraingo honetan ordea, lo egiteko probestu behar ditut ostiralak, ez ditut inongo gauak ezagutzeko erabiliko... oraingoz behintzat... zein kredibilidade gutxi dudan; ni neu ere ez naiz sinisten.

Sugoi

Sugoi 2007-09-27 22:08 #1

Ostiralak jai ta ostegunetan etxean gelditu, ohean? Benetan dinozu?<br />

indezent

indezent 2007-09-27 22:21 #2

...uste dut azkeneko esaldian nahiko garbi geratu dela ez dela horrela izango. Hala ere, ez litzaidake gustatuko asteburuak berriz ere 3 gau izatea

mizpira

mizpira 2007-09-28 12:39 #3

Ofizialki jai ostiralak?<br />Niri Bilbon lauhilabeteko batzuk tokatu izan zaizkit klaserik gabe, baina ezta izango aurtengo kasua... <br />

indezent

indezent 2007-09-28 14:06 #4

jajaja bai bai, ofizialki. Lehen hiru urteetan horrela izan zen eta nahiz eta laugarrenean klaseak izan nituen, ordurako ohiturak indar gehiegi zuen


Utzi iruzkina: