Gazte mugimenduaren 2007ko urtekariaren weba martxan da jada!

sukabi 1456152830377 SUKABI gazte lokala | 2008-01-17 00:00
1

Gazte Informazio Agentziak weba osatu du, bertan urtekariarekin zerikusia duen materiala eta baliabideak eskaintzen joateko. Hilabetero wallpaper edo mahai gainerako irudi bat eskainiko dugu, hilabete horretako egutegiarekin, eta prest da ere urtekaria eskatzeko formularioa. Bete eta eska ezazu zurea! Info+: gaztesarea.net/urtekaria

Gazteria

Gazteria 2008-01-18 12:33 #1

Ekimen aberasgarria dirudi. Urtekariak aurrera egiteko kemena are gehiago sustatuko duelakoan nago, iraganean lortu ditugun lorpen guztiak ekarriko dizkigu eta gogora. Gora euskal gazteria! Eraiki dezagun gure etorkizuna, iraganako oinaze zein garaipenak beti ere gogoan.


Utzi iruzkina: