Gau hartan
GAU HARTAN
Gau
hartan
soineko
beltza jantzi eta
gauaren
itzaletan zehar
jatetxe
hartan
ikusi
genuen argia.
Bi
plater, edalontzi bana
begirada
sakona eta
ardoa
ezpainetan
erdibana
ordaindu kontua
eta
ziztu bizian joan ginen
azkenekoa
izango zena hartzera.
Xiri-miri
lehorra hasita
kafesne
kikaren aurrean
biok
bagenekien
nola
amaitu gaua.
Nik
gerra pinturak nituen
begipean.
Zuk
gerra nahia
Itziar Viana
Iruzkinak
garazi 2008-10-19 19:29 #1

Zenbat gustatzen zaidan gerra pointuren olerki hau.

Nolabaiteko indarra dauka eta iluntasunaren magia ere ezta?¿

Gainera, nork esango zizun errezitatu zenuen egun hartan gerora olerkia (beste hainbatetan gertatzen den moduan) bizitza errelean gorpuztuko zela... literatura ez da soilik paperean geratzen, ezta?¡ nik ez dut horrela uste behintzat!

Irati 2008-10-20 16:47 #2

Maiz, beti ez bada ere, olerkiak, poemak, idatziak... ez dira amets soilak. Idazterakoan, sentimendua, irudia... gehitzen dizkiogu, eta amets izatetik gure "errelitate birtuala" izatera igarotzen dela uste dut. Eta errelaitate birtual hori errealitate erreal bilakatzerakoan, batek baino gehiagok burua galduko luke.

Asko gustatzen zait txoko hau!!!!

Itziar 2008-10-20 21:52 #3
Asko pozten nau hori entzuteak!!
Garazik eta nik ilusio handiarekin egiten dugu blog hau, eta nahiz eta ez jaso erantzun askorik ezta kolaborazio askorik pozgarria da jakitea behintzat norbait gustora sentitzen dela Txoko honetan sartzean.

Ah, bai, poemak eta literatura egi bihurtzean burua gal dezakegu, esperientziaz diot ;)

Utzi iruzkina: